|
Gu Euskal Girotze Barnetegietako irakasle-monitoreak gara, Alkiza, Barria, Elgoibar, Plentzia eta Segurako Barnetegietakoak. Gure barnetegietara Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako ikasleak etorri ohi dira, LMH3. eta DBH2 artean dabiltzanak, ikasturtean zehar astebeteko egonaldia egitera, astelehenetik ostiral bazkal ondorenera arte. Egonaldi horien helburu nagusia ikasleak euskararen erabilerarako motibatzea da. Eta horretarako jolasa da gure tresna baliagarriena. Jolasaren bidez saiatzen gara ikaslearen baitan zerbait mugiarazten, euskarari begirada maitagarriagoa egin diezaioten. Gure ahalegin horren historian osatu dugun jolasen bilduma da atari honetan eskaintzen dizueguna, zuek ere gure helburu berberekin edota bestelakoekin, jolaserako tresnak izan ditzazuen.
Gurekin harremanetan jartzeko:
|