Jolas-mota: Tailerrak Adina: 8-14 urte Iraupena: 120-360 minutu (hainbat sai Partaide-kopurua: Talde txikia Monitoreak: Gidari Hizkuntza lanketa: Motibazioa Materiala: Aldizkariak, egunkariak, argazkiak, orriak, arkatzak, errotulagailuak, guraizeak, fotokopiagailua eta ordenadorea.
Azalpena:
LehenHezkuntza eta Bigarren Hezkuntzakoekin ez da berdin antolatzen. Lehenengoekin era errazagoan egiten da, gauzak nahikoa eginda ematen zaizkie. Atalak aukeratu eta gero (barnetegiko berriak, pertsonaia misteriotsua, horoskopoa, sukaldaritza, zurrumurruak, txisteak, asmakizunak, gurutzegramak, hizki salda...) banatu, ikasleek idatzi, garbira pasa, irakasleak zuzendu eta muntaia egiten da. Bigarren Hezkuntzakoekin, ostera, aldizkari edota egunkari mota desberdinak ikusi ondoren, eztabaidatu egiten da aldizkari mota aukeratzeko. Aukeratu ondoren, lanak eta ardurak banatzen dira (idazketa, argazki bilduma, maketazioa...), zuzenketak egiten dira, garbira pasatu eta, azken pausoa, edizioa izaten da. Egindakoan, talde osoari banatzen zaio eta idazleek (mikrofonoarekin edo gabe) irakurri egiten dute.