|
Jolas bilduma hau Euskal
Girotze Barnetegietan eratu eta
probatutakoa
da. Bertan antolatzen diren egonaldien helburua ondo pasatu eta
euskararen erabileran eragitea da, euskararen aldeko jarrerak sortu eta
bultzatzea, erabiltzeko gogoa piztu eta indartzea.
Zentro horietan Euskal
Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako
8-14 urte
bitarteko ikasleak izaten dira, gela osoak, eta 25 ikasle ingurukoak.
Jolasen ezaugarriak:
- Adina:
8-14 urtekoentzat pentsatutako jolasak izan arren, besteentzat
ere balio dezakete.
- Iraupena:
Azaltzen den denbora gutxi gorabeherakoa
da. Antolaketa eta jolasaren bilakaera kontuan izanik, luzatu edo
laburtu daiteke. Ekintza luzeak hainbat saiotan egitea gomendatzen da.
- Partaide
kopurua: Ekintzak 25 neska-mutil inguruko taldeentzat
prestatuta daude. Beste kopuru batzuetarako ere egokiak izan daitezke.
- Talde handia: 25 neska-mutil.
- Talde handia azpimultzoetan: 25 neska-mutikoak 3-4-5
taldetan banatuta,
guztiak batera eta jolas berean arituz.
- Talde txikia: 5-10 neska-mutil.
- Monitoreak:
Ekintza nolakoa den
ezagututa, monitoreen jokabide egokiena zein izan daitekeen jartzen du,
aholku modura.
- Hizkuntza
lanketa: Agertzen diren ekintzetan hizkuntzaren trataera
ezberdina da. Hori dela eta lau atal bereizten dira:
- Ezagutza: Euskararen arlo zehatzen bat lantzeko balio
dute. Alboan
jarrita dago zer landu daitekeen bakoitzean.
- Motibazioa: Helburuei buruzko hausnarketa bideratu eta
gogoa pizten laguntzeko jolasak dira.
- Erabilera trinkoa: Ekintza hauetan erabilera handia da,
eta gehienetan
bideratuta daude (gidoiak ikasi, azalpenak eman...).
- Erabilera orokorra: Ez dute hizkuntza lanketa zehatzik,
jolasaren
araberako erabilera baino ez da.
|